miércoles, 20 de febrero de 2013

LOMCERI EZ!! Bideoklipa


Azalpena: Asmoa da LOMCEren kontrako bertso bat kantatzea –bertso bera guztiok- eta gero guk editatuko dugu, esaldi bakoitzeko aurpegiak aldatuz; horrela uste dugu erakargarriagoa izango dela. Gero, pertsona berak edo ume batek hobe, bukaeran, esan dezake zerbait LOMCE edo MURRIZKETEI buruz, esaldi librea. Ah! Eta  gure kamiseta beltza baduzue jantzita, hobeto!
Zuek etxean edo lanean grabatu eta guri bidali Facebookera:
  • Hezkuntzan Geu Eragile
  • Denon Hezkuntza
Planoan, saiatu enmarke beretsua egiten, hots gerritik gora, GERTUKOA. Guk adibide bat jarriko dugu berehala sarean.

Bi taldeon artean ia 2000 lagun gara; ez duzue uste zerbait txukuna eta bateratua egiteko gai izan gaitezkeela? Guk baietz uste dugu.

Bertsoa: LOMCERI EZ!
Doinua: Iparragirre abila dela…



Denon Hezkuntzan Geu Eragile
Izatea nahi dugu, bai!
Inposaketa era guztiak
Borrokatzeko gara gai

MURRIZKETAK aurrena,
LOMCE dugu hurrena

Ez ditugu__ezta ikusi nahi!
Ikastetxeak mugituz, denak
Lortuko dugu bai, zerbait


Ratioak igo soldatak jaitsi
Errebalidak ugaldu
Euskara gehiago  baztertuta
Nora nahi ote du heldu?

PPk badaki ongi
PSOEK ere baiki

Euskal Eskola suntsitu
Publikotasuna eraitsita
Eskubide__oro zapaldu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario